XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. GIDA.

FENOMENO GEOLOGIKOAK.

EDUKIAK.

Bolkanak, lurrazalean gertatzen diren pitzatuak dira eta, horregatik mantuan aurkitzen den magma lurrazaleraino ateratzen da.

Jaurtikaldien ondorioz iraizten diren materialek mendi koniko bat eratzen dute bolkanaren irteerako zuloaren inguruan, bolkan-konoa edo sumendia deitzen zaiona.

Gasa, laba eta gainerako gaiak iraizten dituen irteerako bideari tximinia esaten zaio, eta honek barneko magmarekin komunikatzen du.

Bolkanetik irteten den magma isurkor horixe da laba, eta 1.000ampdeg;C.tik gorako suzko ibai goriak eratzen ditu honek.

Bolkanaren jaurtikaldiak iraizten ditu baita atmosferara gai solidoak ere, tximiniaren ertzetatik libratuta, edota magma bera, solidotuta.

Lurrikarak, edo seismoak, Lurraren azalean gertatzen diren dardarizozko mugimenduak dira.

Dardarizo hauek direkzio guztietan hedatzen dira uhin sismikoak izeneko uhin batzuen forman.

Uhin hauen efektua zera da, izugarrizko triskantzak egin ditzaketen mugimenduak sortzen dituztela: ikaragarrizko zartadurak lurrazalean, etxeak lur jota utzi, ibaien bideak aldatu, etab.

Uhin sismikoak neurtzeko aparailuei sismografoak deitzen zaie.

epizentrua / uhin sismikoak / hipozentrua.

sismografoa.